inprimatu
Bi choriyak
Izenburua:
Bi choriyak
Sinadura:
Artola Elizeche, Rosario
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Rosario

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
478.zk.
Orrialdea:
1

Bi choriyak

 

Artola, Rosario

 

 Kayol batian ari zan beti

 chori polit bat kantari,

 beste lagunbat kayol gañera

 etorri zitzayon ari;

 esanaz ¿Zertan zaude barrenen

 preso denbora guziko?

 ezdezu nik aña gauza eder

 sekulan zuk ikusiko;

 artaraño zan gustora bizi

 bere kayol ederrian,

 bañan orduban pena zitzayon

 sartu bere barrenian;

 pentsatu zuben andikan bere

 lagunagana juatia,

 eta puskatu egin baitzuben

 kayol artako atia;

 ustez lagunak billatutzera

 joantzan pozaz zoraturik,

 esanaz zeñen gauza ederrak

 ikusiko ditutan nik;

 bañan nola zan elur denbora

 otzak zuben ikaratu,

 eta lagunik iñola ere

 ezin zuben ark billatu;

 ostera penaz beterik auzan

 lengo lekubaz oroitu,

 askotan zuben onek damuba

 nola zan andik mugitu;

 otzak gasua bazter batian

 egoten zan penaturik,

 andikan egun baztubetara

 iltzan anchen gogorturik.

 .........................

 .........................

 Onek chit ondo erakustendu

 guri zer zaigun pasatzen,

 lagun charraren esanak ontzat

 baldinbaditugu artzen;

 len ondo dagon lekuba orla

 errez baldinbada galtzen,

 sekulan era suerte onikan

 eztubela ark izatan.

 


inprimatu