inprimatu
Asto alperra
Izenburua:
Asto alperra
Sinadura:
Artola Elizeche, Rosario
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Rosario

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
287.zk.
Orrialdea:
2

Asto alperra

 

Artola, Rosario

 

 Asto koskor bat zuten

 baserri batian,

 ustez lagundutzeko

 zerbaitsu lanian;

 bañan ark izan arren

 lanerako griña,

 maizcho izaten zuben

 nunbaiteko miña,

 baldin pisu puskabat

 jartzen baziyoten

 iñolare lurretik

 eziñ alcha zuten,

 beti aitzekiz jartzen

 zuben bere anka

 erozer gauzarekin

 asitzentzan aika;

 egun batez pentsatu

 zuben nagusiyak

 kenduko otezizkan

 ari miñ guziyak,

 eta ekarririkan

 artarako zana,

 miratu zuben ondo

 aren gorputz dana,

 eta esan baitzuben

 zekan miñ guziya

 ondo bistan zegola

 oso ikusiya,

 etzubela besterik

 alperra izatia

 eta makil batekin

 dantzatu aztia;

 nagusiyak aiturik

 arek zer gaitz zuben,

 zanpa-zanpa egiñik

 bigaldu baitzuben.

 

 Onek erakustendu

 beti alper danak

 ekartzen ditubela

 orrelako lanak;

 lana eginta bizi

 diraden guziyak

 beti izango dirala

 ondo ikusiyak.

 


inprimatu