inprimatu
Anayari ongi-etorriya
Izenburua:
Anayari ongi-etorriya
Sinadura:
Artola Elizeche, Rosario
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Rosario

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
Orrialdea:
375

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Anayari ongi-etorriya

 

Artola, Rosario

 

 Au atsegiņa eman dirazu

 Pepe, zure etorreran,

 zeren pozaren aundiz biyotza

 irten nairik dago egan;

 zure famili maitiagana

 nola etorri baizeran,

 ikusiko dezu zeņen ederki

 emen gu biziko geran.

 

 Zenbait kontucho politarekin

 len-len ninduzun choratzen,

 pozez denbora zure onduan

 erreza nuen pasatzen;

 aspaldiyontan nere barrenak

 eztu askorik gozatzen,

 orrengatikan nik zure falta

 aundiya nuben sentitzen.

 

 Juan ziņanian utzi zenduben

 emen ustasun aundiya,

 gaur au ostera betetzen dezu

 Ąneretzat zer poz aundiya!

 beragatikan egin naidizut

 zuri Ongi-etorriya,

 Jaunak dizula osasuna ta

 komeni zaizun guziya.

 


inprimatu