San Ignaziori 1886-garren urteko erromeriyan
Artola, Ramon
¡O! gure aita San Ignazio,
¡O! zer soldado aundiya,
¡O! koitaduben salbatzallea
¡O! santo miragarriya;
¡O! koleraren itzal ederra,
¡O! arbol maitagarriya,
¡O! zer garbiro zenuben gorde
Onrazko Euskal-erriya.
Egun batean etsai nizuben
"Azpeitiaren izarra",
¿Ote nenguan burutik ongi?
¿Edo zer nuben bestela?
¿Ez alnekiyen izarrak baño
Gorago igo ziñala?
¿Ez ute dakit jaungoikoaren
Omen goyena zerala?
¡Arren! ta ¡arren! barka dirazu
Utsegiñ ura mesedez,
Zerengatikan ez ninduben ni
Zerubak jantzi doayez!
Eta bestetik ezereza naiz
Itzak neurritzen indarrez,
Bañan dizutan amoriyuak
Beterik nauka balorez.
Esaten dute etsai batzubek
San Ignazio illtzala,
Jaunak gizonen fede gaiztoak
¡Arren! onera ditzala;
¿Illdako batek nolatan jarri
Bere lurrean itzali,
Gure patroyak kolerarekiñ
Egiñ ziguben bezala?
¿Ez algenduben, ta ez aldegu
Ikusten bizi, bizirik,
Jende talderi izugarriyak
Izarraitzera bildurik?
Ez da, ez, jayo Luzifertarrik
¿Jayoko alda besterik
Ignaziori bizi santuba
Galduaziko diyonik?
Naiz Europan ta naiz Afriketan
Orobat berriz Asian,
Ikusten daude ill eziñikan
Balore aundiyenian:
Len bezela gaur arkitutzenda
Bizirik mundu guztian,
Zenbait anima zeruratubaz
Lanikan gogorrenian.
Eragozpenak purrukatubaz
Badator beti aurrera,
Esanaz guri, naiz Ignazio
Anziñakoa berbera;
Nator euskaldun errietatik
Biralitzera kolera,
Esan ta egiñ ¡orra zabaldu
Osasunaren bandera!
Zer gozoa dan ume gasoaz
Santu bat kupitutzea!
¡Zer atsegiña illtzen ez dana
Loyolan idukitzea!
¿Zer milagro da guk Ignazio
Benetan adoratzea,
Eta aldegun modubarekiñ
Koroiyez ipaiñdutzea?
Beiñ batez entzun izandu niyon
Abade gazte bateri,
Euskal umantak zeiñ ta nor diran
Chit ondo dakiyenari:
Euskaldunikan euskaldunena
Esaten Ignaziori;
Etzuben esan gezurrik baña
Ez eta ere geiegi.
¡Bai! egiya da Aitor aundiyak
Baditubela umantak,
Nola itsasoz ala legorrez
Mendiyak beziñ galantak;
Bañan guziyak estaltzen ditu
Ignazioren kopetak,
Nola munduba tapa lezaken
Egunen batez kometak.
Erroman Leon amairu garren
Daukagun Aita Santuba,
San Ignazio bedeiñkatutzen
Ari da ziñez poztuba;
Ondo merezi dubena da ta
Portatutzen da justuba,
Naiz jarri arren etsai gaiztoa
Ernegatzen ta sutuba.
Eta guk berriz Aita aundi au
¿Nola gentzake pagatu
Dizkigulako nola etsayak
Ala kolera garaitu?
Eskerrak eman, ondo lagundu
Eta gañera kantatu
Naidegula ¡bai! bere fedean
Geren bizitza jarraitu.