inprimatu
Saguba eta katuba
Izenburua:
Saguba eta katuba
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
Orrialdea:
46

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Saguba eta katuba

 

Artola, Ramon

 

 Goiko sola zulotik

 begiraka beera,

 zegoala bein saguba

 gelacho batera,

 apalean ikusi

 zuben jankai ona,

 manteka maskuri bat

 asiya zegona,

 eta jachi naiean

 zebillela aruntz,

 achaparrakin zerbait

 koiska egiņik uts,

 erori ta portunak

 emanikan ala,

 zuzen buruz sartu zan

 maskuri artara:

 an zala gertatutzen

 oso guriturik,

 eta pasa zitzaion

 gauzaz arriturik,

 esan zuben: baņan zer

 gertatzen zait neri,

 egiyetan otenaiz

 ni onuntz erori:

 ezin sinist liteke

 amets bat eztanik,

 onelako portunik

 gaur egiterik nik,

 eroritzia etzait

 gertatu kaltia,

 ai au nere poza ta

 nere suertia;

 eta oek esanaz

 berriro jan ta jan,

 ari zala sarturik

 buruz manteketan,

 katuba pasarikan

 zulo atekotik,

 saguba artu zuben

 isats atzekotik,

 eta galdetu ere

 gabe zu nor zera,

 manteka maskuritik

 kanpora atera,

 eta an bertan zuben

 egin otorduba,

 janik sagu mantekaz

 gozo gurituba.

 ..............

 Kolpez egiten dana

 portunaren jabe,

 kolpez geldi liteke

 portunarik gabe;

 poz iraunkorrik ezin

 bailiteke billa,

 zeņen poz batentzako

 penak dauden milla.

 


inprimatu