Otsoa eta artzayak
Artola, Ramon
Otso bat sarturik bein
chabola batera,
izan zuben zerjana
arkitzeko era,
surtan egoskaiakin
tupi bat zegoana,
buruba sarturik an
ustu zuben dana;
batian ustutzeaz bat
larritu zan bera,
burutik ezin zula
tupirik atera,
bada ain zalapartan
asirik igasi,
mendiz bea jo zuben
tupi zar ta guzi:
toki artan gertatzen
ziran bi artalde,
beren arzai mutillak
zituztela alde,
eta biyak joanikan
otsoarengana,
galdetu zien, zer zan
zerabillen lana.
Jaunak:-eranzun zien,
chapela ta guzi,
chabol zuenean det
otso bat ikusi,
zeņa ari zan jaten
tupi ontatikan;
eta tupiya bera
ere ez dezan jan,
ezpaiņetatik diot
tiraka atera,
eta au ekartzera
jachi naiz onera.-
Arzayak igarririk
ura zer chori zan,
eta ark zitubela
tupiko gauzak jan,
kendutzen ari gabe
tupiya burutik,
beste aldera zuten
bialdu mundutik.
................
Otsoak gaizgandeak
zituben aundiyak,
baņan bai eta ere
arzai gazte biyak;
berriz ere gaiztoak
izketan naiz jakin,
maiz ditu arkituko
lan charrak berekin.
|