Otsoa eta akerra
Artola, Ramon
Otsoak ikusirik
mendiyan akerra,
segika ziou egin
gaisoari gerra;
eta luzarochoan
ibillirik ala,
igeskakoa eziņ
eskapatu zala;
bere zoramenean
errio batera,
salta zan nairik beste
aldean atera;
baņan ez jakiņikan
gaisoak igari,
sarri zuben itoko
zala an igarri,
eta berriz jirarik
lengoko aldera,
alzuben moduban zan
irten legorrera.
Otsoari an esan
zion beriala,
bertatik bere mende
gelditutzen zala;
baņan arren ta arren
etzezala ill an,
ezpada beste leku
bat gordekogoan;
il ta amak ezurrak
etzitzan ikusi,
etzediņ aren penaz
ama gero bizi.
Otsoak ez arturik
itz ura gaitzera,
eta zijoazela
beste lur batera,
bidean billaturik
zulo bat aundiya,
akerrak esan zion:
-ona, nagusiya
nai banau ill, jateko
leku egokiya,
ni oso ezkutatu
niteken tokiya:
ia begira beza
barren barrenera;
ezurren gorde leku
ona aldan bera:
eta luzaturikan
bere lepotzarra,
begira zan denboran
jarri otso zarra;
atzetik adarrakiņ
ipurdiyan jota,
zuben jirabueltaka
goitik bera bota.
.................
Umilla dana ere
bada estu artzen,
zer nai gauzatara du
umil ura jartzen;
ala onenak ere
eman ezkerotz miņ,
zer egin lezakean
ez liteke jakiņ.
|