Otsezti gozozko kantarien bilkida
Artola, Ramon
Nola animaliyak
ala egaztiyak,
jakintsun ziran jarri
izandu guztiyak;
sari bat zitzayola
emango nor nairi,
otsezti gozoenaz
kantari zanari.
Bada lan artarako
zirarenak bildu,
izan ziran lau, eta
lauk zuten kantatu.
Asto zintaz janzi bar
asi zan aurrena,
eta ongi zan aitu
arrantza arena;
bada alakoa zan
zubena atera
far egin zioten ta
lotsatu zan bera;
eta gorde naiean
asirik igasi,
zinta denak sasiyak
ziozkaten ausi.
Zozoak egin zuben
saio bigarrena,
eta asko gustatu
zan kantu arena.
Gero arrechiñola
asi baitzan urren;
eta nola graziya
ederra zekarren,
bukatu zubenean
kantatzea oso,
entzun zutenak chalo
asko zizkaten jo.
Gero allegatu zan
ollo erreala,
arranoa apaidiñ
ondotik zubela;
eta bere isatsa
zabaldurik oso,
jardun zuben kantatzen
biziro garboso.
Bukatu zubenean
bere kantaera,
etzuben iñork ere
chistikan atera;
bañan andikan sarri
zuben batek esan,
kantaririk onena
olloa zala an,
eta ontzat emanik
denak aren gisan
ollo erreala zan
saristuba izan.
...............
Artaz errechiñolak
¿zer zuben esango?
¿zer zan bere kantuba
aurrera izango?
¡len alaiya bezela
oso penatuba!
edota geldituko
zan choil mututuba.
|