Ondarrabiyan
Artola, Ramon
1
Astearte iñotei
artsaldea lasa,
degu ondarrabiyan.
bost lagunek pasa:
arkiturik jostalluz
ornituba plaza,
gustoz egonak gera
ikusten jolasa.
2
Gazteak dibertitu
nairikan erriya,
sortu zuten jostaldi
bat oso berriya;
ain graziz moldatuba
ain parragarriya,
esteak bota aso
zizkiguten iya.
3
Sagardo bati zaizka
egin onoreak,
guchitan diralako
billatzen obeak;
onek merezi ditu
kantuzko loreak,
eta gurutze eder
bat bere jabeak.
4
Etzan ura kupelan
metu ta jira ur,
beragatik egiten
zien denak agur;
deskuidatutzen zana
paratzen zuben aur,
alako sagardorik
ezta saldutzen gaur.
5
Aundiya bazan ere
lenaz zeukan fama,
etzekarren merezi
ez eta emana;
ai ura erariya
¡ai! ura zan mama,
pena det kupelako
dena ez erana.
6
Sagardo ark laburtu
dit lotan pausoa,
mututu nau ta para
dit bistan lausoa;
alaz ere ametza
¡o! ain za gozoa,
trago bisa, eran det
kupela osoa.
|