inprimatu
Nere ametsak
Izenburua:
Nere ametsak
Sinadura:
Artola Larrañaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
Orrialdea:
31

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nere ametsak

 

Artola, Ramon

 

 Bein egin nuben amets

 bat oso pisuba,

 echean artu bear

 nubela izuba;

 etzan gezurra irten

 ametz egitsuba,

 zarri kanpanak eman

 zuten abisuba,

 gure echean zala

 chiminitik suba.

 

 Beste bat egin nuben

 andik bereala,

 idiyak arrapatu

 bear nindubela;

 bada nere ametsa

 atera zan ala,

 iñautegiya zan da

 begira neuguala,

 arrapatu ninduben

 nik ezdakit nola.

 

 Andik geroagora

 nuben berriz egin,

 bestek eman da artu

 bear nubela min;

 denboraz gertatu zan

 au ere nerekin,

 pelotan nebillela

 nere lagunakin,

 begiyan joninduten

 pelota batekin.

 

 Beste arrats batean

 zitzaidan burura,

 urtan etorri bear

 nuela apurura;

 nere zori charroan

 zarri amets ura

 gertatu zan egiya,

 eran nuben ura,

 nintzalako erori

 kayean putzura.

 

 Urrena egin nuben

 (ez baitzait aztuko),

 zerbaitek erorita

 nindubela joko;

 egin nuben ametsa

 egi gertatzeko,

 tella bat erori zan

 eta arrek ni jo,

 zeñak bota ninduben

 korde bage seko.

 

 Segiran egin nuben

 penak bukatzeko

 zitzaidala loteri

 on bat aterako;

 bada chartel bat artu

 nuben artarako,

 ¿eta zer erori zan

 chartel arrentzako?

 utza, eta ezer ez

 berriz neretzako.

 


inprimatu