Martin, berak paratako estropara-ko kantak saltzen
Artola, Ramon
Martin.-Andre Asensi, kantak erosi
bizaizkit, gaur naiz ta
saldutzen asi;
Asensi.-etzatoz tratu charra aututa,
dendara kanta zarrak aututa;
Martin.-ez dira zarrak,
eragin eraztikoak farrak,
jotzea libre badira charrak.
Martin.-Ia arbitza, irakur bitza,
emateiot onak
dirala itza;
ezbedi gelditu paper gabe
lenbailen egin obedu jabe
Asensi.-ez daukat betik,
ken zaitez nere aldamenetik,
ken zaitez, kendu, zuaz emendik.
Martin.-Letzen balitu, ta entenditu,
emango leieke
milla meritu;
onlako kantikan aspaldiyan,
edo oraingo giza-aldiyan,
ezta argira;
paper bar artu eta begira
jar bedi, jarri, ederrak dira.
Martin.-Nola dan kia, ain da merkia
lan ontan nik egin
detan nekia;
artu bizaizkit chakur biyan bi,
bestela amarrekin amabi;
Asensi.-ez, ez, ez, ez, ez;
ez gaude zure kanten bearrez,
aituba zaude ezetz ta ezetz.
Martin.-Baņan Asensi, obek ez utzi,
arto bear nazki
ditzan ikasi;
Asensi.-artuko detana da nik kana,
puntan burni lodiya daukana,
aguro gero;
zuri kostillak jartzeko bero
jira naibaldin banazu ero.
Martin.-Eztet galduko, ditut salduko,
erostunak dira bai
azalduko;
adios echekoandre miņa,
piper geiegirekin egiņa,
beste bat arte;
bedorren gandik nai det aparta,
bizi munduba bukatu arte.