inprimatu
Lezorako promesa
Izenburua:
Lezorako promesa
Sinadura:
Artola Larrañaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1881
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
Orrialdea:
100

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Lezorako promesa

 

Artola, R.

 

 Alza-ko andre batek

 zuben bein promesa,

 Lezo-ra joatekoa

 entzutera meza.

 Eta zijoazela

 gizona ta biyak,

 bidean arrapatu

 zituben euriyak.

 Bada ain gogor golpez

 zitzaioten asi,

 andreak segiduban,

 kamisa ta guzi

 gona guztiyak jaso

 zituben burura,

 eta ala pasatu

 zuten bide ura.

 Pasaiako parean

 ziranean jira,

 parrez ikusi zuten

 jendea begira,

 eta Errenteriyan

 ziranean sartu,

 oraindik par geiago

 zuten an nabaitu.

 Chistuka ta burlaka

 baiziyen eraso,

 zeñen andre gajoak

 arriturik oso,

 gizonari galdetu

 ziyon nairik jakin:

 -¿Zer pasatzen da emen?

 ¿zer da gaur gurekin?

 -¡Zer pasako da emen!

 zuri ipurdiya

 ageri zaizu, eta

 ori da guztiya.

 -Jesus, Jesus, botiaz

 gonak burutikan,

 esan ziyon: ¿Zergatik

 ez nazu len esan?

 -Nik uste nuben zala

 egiña promesa,

 orrela joatekoa

 entzutera meza.

 


inprimatu