inprimatu
Legoya eta astoa
Izenburua:
Legoya eta astoa
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1888
Argitalpenaren urtea:
18
Alea:
Orrialdea:
123

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Legoya eta astoa

 

Artola, Ramon

 

 Uste gabean alkar

 topoz jorik biyak,

 asto onari zion

 agindu legoyak,

 jo zezala trompeta

 beldur gabe lasa,

 egin zezala oyu

 aundiko arranza,

 otsegin zekiola

 bere lagunari,

 ia jateko zerbait

 biltzen zion ari;

 eta ala trompeta

 jorik segiruban,

 beriala bi asto

 aurkeztu ziran an,

 zeņak legoyak biyak

 itorik segiran,

 bat suben Borde eta

 bestia berriz jan;

 eta aurrera ere

 tramposoa ala,

 bizitzen zan astokiz

 mantendutzen sala;

 baņan bere astoa

 denboraz zan zartu,

 eta eziņ zubela

 asnasikan artu,

 gelditu zan tronpetik

 jotzen etzubela,

 bere auspo zarretan

 miņ artean zubela;

 eta orduban legoi

 nagusi zubenak,

 non arinduko zizkan

 zeukazkien penak,

 zinzurretik sarturik

 bere letagiņak,

 atera zizkan auspo

 zarretako miņak.

 ................

 Ez degu joan bearrik

 legoyarengana,

 au da gure artean

 maiz gertatzen dana;

 zartuta eziņ egiņ

 dan denboran lana,

 esker gaistoz iltzea

 langillea zana.

 


inprimatu