Konsuegra-ko negarra
Artola, Ramon
Kantatzen asi baño
len pena gaurkoak,
biotzetikan zaizkit
irteten malkoak;
¿zer ezdira izango
¡o! Konsuegrakoak?
¡arren chuka ditzala
gure Jaungoikoak!
Goi beltz illunak erakutsirik
bere zekarren tristura,
abiyatu zan artzen aserre
zegoen gisako ichura;
eta gerogo nairikan nonbait
lasaitu zeukan estura,
asi zan aize baten laguntzaz
ematen ura ta ura.
Gaba gañera jaikita, goya
aserre jarri zan oso,
ezagun zuben ezin zubela
zekarren kargik an jaso;
alako gisan zion segiran
euriteari eraso,
ura goititzen joanik jendea
arkitu zan chit penoso.
Chimistak disdis bista kendu nai
durrunbaz berriz turmoyak,
oñazkarraren tunpatekoak
dardartzen lurra ta goyale;
eta alako batez lerturik
milla pusketan odoyak,
bea jo zuten zinzillik ezin
zeuden urezko ibayak.
Gaba illuna, izarcho bat ez,
alkar ikusten ez iya,
itsaso zabal baten erdiyan
argirik gabe erriya;
urak goititzen gora ta gora
eta sullaka euriya,
¡o! zer tristura, zer gau beltz latza
¡zer gau ikaragarriya!
Penatuentzat salbabiderik
etzan iñondik argitzen,
ain arriskuban ziran geletan
non tellatutan arkitzen;
urak oin beak mugiturikan
echeak ziran amiltzen,
eta famili osoak bertan
ziran itotzen ta iltzen.
Bigaramonak zuben denboran
eman goizeko argiya,
an arkitu zan begiz aurrean
ikuste oso berriya;
bertan ziranen arrastorik ez
goiz bea joa erriya,
ura zan lauki negargarri bat
lauki biotz il garriya.
Atsekabez daudenak
oso joak bea,
alchatzea bañan lan
bat ¿zer da obea?
malkoak chukatubaz
zeruko bidea
zabaldutzen dubena
da Karidadea.