inprimatu
Kirkirra, barakulloa eta birigarroa
Izenburua:
Kirkirra, barakulloa eta birigarroa
Sinadura:
Artola Larrañaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1894
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
963.zk.
Orrialdea:
3

Kirkirra, barakulloa eta birigarroa

 

Artola, Ramon

 

 Kirkirra belardiyan

 anka bat autsita,

 zegoala ezin joanik

 antsiyaz, etzinta,

 eta gertaturikan

 barakulloa an,

 jiba gañean zuben

 echera eraman;

 eta bildurik ere

 zer jana ugari,

 alegiña lagundu

 zion eriyari.

 Beste aldi batean

 barakullo bera,

 zan denboran pareta

 zulotik atera;

 birigarroak zuben

 sasitik ikusi,

 eta achitu nayan

 zan denboran asi;

 kirkir lengoa, aruntz

 egonik begira

 esan zuben, -gabirau

 zar bat agerida,

 zeña daguen begira

 emen ingurura;

 eta birigarroak

 entzuteaz ura,

 utzirik barakullo

 achitu zubena

 larri joan zan zubela

 biotzean pena.

 

 ..............

 

 Onek erakusten du

 zer egiñ iñori

 egiñ ura zaiola

 jaikiko berari;

 on egiñak ona du

 bereganatutzen,

 lenazko jarraierak

 eztira aztutzen.

 


inprimatu