inprimatu
Jose-Maritarra. Amalauduna
Izenburua:
Jose-Maritarra. Amalauduna
Sinadura:
Artola Larrañaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1883
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
Orrialdea:
292

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jose-Maritarra. Amalauduna

 

Artola, Ramon

 

 AMALAUDUNA.

 

 Onen jolas bideak ikusi ditzagun

 Jar gaitezen begira zer molde dan bera;

 Adarrik bear bada plazara atera

 Berak egingo diyo idiyari lagun,

 Erriko seme ona da beti ezagun;

 ¿Molde jostallugorik bestetan ote da?

 Nola nai egiten du nor nairen papera;

 Nekatzen ez dana da, ez gau ta ez egun.

 Bere pentsamentuba ez dago bestetan

 Ezpada nondik daben jolas bat sortuko,

 Nondik parako daben Donostiya pestan;

 Bada izanik lagun onak gasturako,

 Nola umore onik bertan palta ez dan

 Nekez da Donostiyan pestik paltatuko.

 


inprimatu