Itsasoko arrayak errioan
Artola, Ramon
Itsasotikan zenbait
arrai erriora,
pasaturik ur ontan
igo ziran gora;
eta noizik bein putzu
chulotara joanaz,
beretan zebiltzala
arrai chia janaz,
sorturik euri paltaz
legorte aundiya,
ur gabe gelditu zan
errioa iya,
eta beren burubak
ezin estalduz an
itsaz arrayak oso
zirala esturan,
Jupiterri zitzaizkan
erreguzka jarri,
arren aska zezala
ekaizte bat sarri,
turmoi soņuz dardaraz
jarritzala goyak,
eta chimistaz parti
zitzala odoiyak;
legorrekoak urtan
galtzen ziran gisan,
ur paltaz berak galduk
etzitezen izan;
eta ala euriya
jaikirik ugari,
itsasora joan ziran
arrayak igari.
ŋOrduban Jupiterri
makiņa bat grazi
emango ziozkaten
baizitun merezi?
Ąbai, bear! baņan zien
mezprezioz esan,
ur loitsuba ziela
biderako eman.
..............
Gure Jaungoikoari
guk ere au bera,
egunero egiten
diogunak gera;
zenbait on beragandik
zaizkigun etortzen,
on aiek esker gaiztoz
dizkagu pagatzen.
|