inprimatu
Apirila batez jarritako bertsoak
Izenburua:
Apirila batez jarritako bertsoak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
911.zk.
Orrialdea:
38

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Apirila batez jarritako bertsoak

 

 

 1

 

 Honera etorri ginen

 orain dela bi aste

 maixu eta ikasle

 Batzu erakusteko

 ikasteko bestek

 Ea ikusten dugun

 euskaraz mintzatzen

 Irakurri ta idatzi

 ondo erabiltzen

 gure hizkuntza delako

 ederra eta maite.

 

 2

 

 Esango dizuegu

 ikastaro honetan

 egin ditugunak

 Gure euskara lantzen

 pasa egun guztiak

 Kurpilak egin ditugu

 baita ariketak

 pelikulak ikusi

 gero elkar hizketak

 filminak, abestiak

 ta histori mutuak.

 

 3

 

 Gure zuzendaria

 Alberto izan da

 Arrasatekoa

 Gizon famatu dena

 «zitzaizkidan» jauna

 Berak antolatu zuen

 lehenengo afaria

 Atzo egin genuen

 mozorrozko dantza

 Hola jarraitzen badu

 ez goaz etxera.

 

 4

 

 Etorri ginenean

 Abaltzisketara

 «pardillo» bezala

 irakasleek dituzte

 bi talde eginak

 Munizipalekoak

 Probintzialekoak

 Asanblada batetan

 egin aldaketak

 Tontoak beheko gelan

 goian jakintsuak

 

 5

 

 Tontuak hasi ziren

 batzu batez ere

 parrandak prestatzen

 Jakintsuak bestalde

 aditzak sakontzen

 Bainan egun hauetan

 juergak prestatzen

 lehengo bi talde hoiek

 ez dira nabaritzen

 Goikoak eta behekoak

 garelako elkartzen.

 

 6

 

 Gure irakasleak

 izan dira onak

 haiei zorionak

 Eta esatera goaz

 haien izaerak

 Sarjentua izan da

 Mikel bizarduna

 Koldo beti dispuesto

 egiteko jota

 Izadiaren maitale

 Josu dela eta.

 

 7

 

 siotxo hau bukatzeko

 esan behar dizuegu

 gure maite lagun

 Euskara salbatzea

 orain nahi badugu

 Zanpatua dagoela

 hori ezin ukatu

 Gure hizkuntza ikasten

 jarraitu dezagun

 Euskadi euskalduna

 egin behar dugu.

 


inprimatu