inprimatu
Erariyaren bertuteac
Izenburua:
Erariyaren bertuteac
Sinadura:
Artola Larrañaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
135.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Erariyaren bertuteac

 

Artola, Ramon

 

 Erari maitagarriya

 sugatik daukat jarriya

 argumentu bat barriya,

 indarra sera gorputsarentzat

 kentsen dozu egarriya;

 gausa estima garriya,

 bañan zauzkat igarriya,

 serala engañagarriya.

 

 Nik zu nor ziñan esuekin

 eta gogoz nizun ekin,

 fiyaturikan zurekin,

 istante batez egin zenduben

 nai zenubena nerekin,

 biyok giñan alkarrekin,

 kontubak ziran gurekin

 ondo det nor zeran jakin.

 

 Batek lezake espero,

 ondocho edan eskero,

 jarriko dubela ere

 lotzagarri eta lotzarik gabe

 ibilliko dala gero,

 korajetzu eta bero,

 nonai egiñaz aldero

 modu charrean entero.

 

 Indarra erriyak du

 esin litekena neurtu,

 gisona lezake artu,

 ustez tamañan bein eraneta

 ninduben oso moskortu,

 itzegin ezin ta gortu,

 bista zitzaidan laburtu,

 tratu onbat nuben artu.

 

 Gustora eran banuben

 ondoren pagatu nuben

 deskalabratu ninduben;

 nere ondotik pasa zan batek

 galdetu ziran zer nuben,

 ai miñenbat alauben,

 nondikua sentitzen nuben,

 planta onenbat jonuben.

 

 .......................

 .......................

 

 Nai esdubenak erditu

 eta ondoren eritu

 kontuz eraten aritu;

 erari klase guztiyak bere

 espiritubak baditu

 gure chinchurrak naiditu

 gustos eraten baititu,

 nais gero berak satitu.

 

 Mudatzen gaitu eranak

 mundu onetan geranak

 pruebak daduzka emanak,

 jeniyo charrak ondutzen

 bai ere gaistotu onak,

 astu orduban esanak,

 eta egindako lanak

 naiz gero damutu danak.

 


inprimatu