inprimatu
Abbadie jaunari euskariarrak zor diogun eskerra
Izenburua:
Abbadie jaunari euskariarrak zor diogun eskerra
Sinadura:
Artola Larraņaga, Ramon
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Ramon

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1886
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
Orrialdea:
397-399

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Abbadie jaunari euskariarrak zor diogun eskerra

 

Artola, Ramon

 

 Euskariarrak gaingiro gaude,

 gaur euskaldunak poz gera,

 zeren ikusten degun indartzen

 nola ari dan euskera;

 biotz osotik maite dezagun

 aurreko zanaen izkera,

 bestela geren aitaren seme

 onak izango ezgera.

 

 Jaiki zaitezte euskera billa

 Arabatar ta Naparrak,

 jaiki Bizkaitar prestubak eta

 Franzes euskaldun azkarrak;

 jaikiko gera gu ere zuen

 anaya Gipuzkoatarrak,

 ama onari lagundutzera

 beretzen lengo indarrak.

 

 Ekaizte charrak igaro ditu,

 etsai asko du izandu,

 miņez luzaro da oso triste

 ama euskera egondu;

 baņan azkenak eman ez ditzan

 nola baitzaion lagundu,

 gaitzak emanik jira, eriyak

 oso oneta eman du.

 

 Aurrera lasai pausotu dezan

 bideak zaizka zabaltzen,

 ikusten gaude lengo moduban

 ezdijoala au galtzen;

 ezpada atzo sartutzen etzan

 lekutan dala gaur sartzen,

 sustrai berriyak boteaz ari-

 dala indarra artutzen.

 

 Lengo denboran izan zituben

 seme on maite zutenak,

 eta oraindik ere baditu

 ezbaitziran ta ill denak:

 gaur nai lirake argitaratu

 mereziera batenak

 nor dan jakin ta maita dezaten

 euskera maite dutenak.

 

 Aizeari gaur diot ematen

 nere kantacho berriya,

 alde denetan banatu dezan

 nor dan Abbadie aundiya;

 kantu onekin onraz apaindu

 nai nuke onragarriya,

 berak bertutez dakielako

 onratzen Euskal-erriya.

 

 Ama Euskerak pena geiegiz

 etzitzan eman azkenak,

 Jaun au zitzaion asi billatzen

 sendagairikan onenak,

 animan gorde zitzaken kantu

 bozgariotzen zutenak,

 beren balsantuz gozo-zeizkaten

 zeuzkan naigabe ta penak.

 

 Urte denetan zizkan amari

 seme trobarik aurkesten,

 eta konsola zezaten bere

 oņetan jartzen kantatzen;

 ala euskera liraz omenak

 zaizkatenean kontatzen,

 biotz estuba lasaiturikan,

 indar berritan zan jartzen.

 

 Frantziyan zuben lenen aldatu

 belar on oien aziya,

 eta ondoren Espaņian du

 lurgaintzen beren graziya;

 bertute ontaz luzeairazirik

 ama onari biziya,

 goitutzen digu kantuzko lore

 ederrez apain janziya.

 

 Laguntzalle on asko zaiozka

 ari jaun oni azaltzen,

 ezlutekenak nai euskararik

 ikusi gaizki ta galtzen;

 eta guzien laguntzaz nola

 zaizkan egoak zabaltzen,

 askok illtzea uste zutena

 ikusiko da salbatzen.

 

 Abbadie jaunak euskera naiya

 dakarrelarik barrenen,

 lengo usantz ta oitura onak

 ere nai ditu nola len;

 eta berakgan maitetasun au

 nola berekin dakarren,

 gordetzen ditu Frantzian eta

 gordetzen ari da emen.

 

 Euskariarrak izanik lenaz

 gauza onaren jabeak,

 oetakoak asko dirade

 gertatzen jorik lur beak;

 eta jakiņik gaurko oiturak

 ezdiradela obeak,

 Abbadie jaunak nai ditu lengo

 zarrak gaizkintza gabeak.

 

 Lur maite onek izanik lenaz

 kondari mirestgarriya

 ez deiogun au ankapetuta

 para geroko berriya;

 asaba zarrakgandik baitauka

 oura chit goiengarriya,

 zeren bekaitzagarriya beti

 izan dan Euskal-erriya.

 

 Nola izkuntza ala usari

 eta oitura zarlenak,

 euskariaren mingarri dira

 betazbetubak egonak;

 baņan Abbadie jaunak gozoro

 bulardezturik ain onak,

 berriro gaintzen datoz ta jaun au

 maitatzen degu dianak.

 

 Eska leialez askotan diyo

 euskaldunari lagundu,

 euskariarren onean zenbait

 neke ta kastu egin du;

 lur maite au chit maite dubela

 progarik aski eman du;

 ala beraren seme leialen

 eskerra beregana du.

 

 Ongi jarraitu izan dalako

 askorekin ta nerekin,

 nik ere onen truk esker onak

 nai dizkat eman trobakin;

 biotzetikan musu bat diot

 biraltzen kastu onekin,

 maitetasun au bizi dan arte

 zaitiraun dezan berekin.

 


inprimatu