inprimatu
Zuzen giatian, denbora dan artian
Izenburua:
Zuzen giatian, denbora dan artian
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
,
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
226.zk.
Orrialdea:
3

Zuzen gaitian, denbora dan artian

 

Artola, Jose

 

 Pekatuaren indarrak gaitu

 neke gogorrian jarzen,

 biyotz gureko lasaitasuna

 du laburtu edo nitzen;

 poz gozo eta atzegiñ ona

 gu gandik dira aldentzen,

 zakarkeri ta desegokizko

 gauzaz geradejabetzen.

 

 Oroiturikan zeñen eskashak

 geraden mundu onetan,

 zuzendutzeko asmo bat artu

 zagun gaztiak benetan;

 beztela gure bizi laburra

 igaroko da neketan,

 eta ondoren beste munduban

 beti betiko penetan.

 

 Okertasunak utzirik oso

 guazen zuzen-garri billa,

 oroi gaitian gure gatikan

 nola dagon Jesus illa,

 gure pekatu barrenekua

 len bailen ager dedilla,

 ¡beso zabalik guretzat anchen

 sai dago ardi umilla!

 

 ¡Orren gogorrak izango gera

 ez biguntzeko federa,

 pekatu denak utzirik guazen

 len bailen zuzen bidera;

 belaunkaturik umill gaitian

 Jaungoikoaren legera,

 bestela gero denbora joan ta

 betiko galduak gera.

 


inprimatu