Zozoa eta usoa
Artola eta Elizechea, Jose
Zozo itsusi bat beiñ
miñez zan arkitzen,
sasi tarte batian
baizeguen sufritzen;
ontan uso polit bat
zan andik pasatzen,
zeñari asi-zitzayon
erreguz eskatzen.
Esanaz artaz kupi
zedilla mesedez,
ikusirik trantze char
berekiñ zeukanez;
ta nola ondo zana
zan usoa berez,
arren gaitza arindu
zezakela errez.
Usoak zozoari
on egin bearrez,
alde egiñ zuben prest
panparroi ta parrez,
esanaz:-Geldi ari
nai badek negarrez,
ez diat arloterik
nai nik nere aurrez-
....................
Aberatsak askotan
au oi dute egiñ,
iñoiz arki ezkero
arlotearekiñ;
mesedeak egiten
bearrian ekiñ,
alde egiñ burlazko
par irri batekiñ.
|