inprimatu
Zer naiz ni!
Izenburua:
Zer naiz ni!
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
192

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


¡Zer naiz ni!

 

Artola, Jose

 

 Iñauteriyak zelebra nairik

 Donostiko gazteriyak,

 asi giñaden zerbait egiten

 (gauza zelebrekeriyak).

 Ala utzirik dendan nituben

 poto ta pazi guziyak,

 abiya nitzan teatruetan

 egiten chorakerieak.

 ....................

 Nik uste gabe zer ari nitzan

 teatrora nitzan sartu,

 eta jakintsu asko bezela

 gauzak egiten sayatu;

 eta deus-ere nola ez nitzan

 ezertan ere lotsatu,

 komeriante bat nitzalako

 ninduten guztiyak artu,

 eta chaloka guztiyak neri

 askotan ziran aritu.

 Bañan gerora kontu aundiyaz

 aguro nuben pentsatu,

 esanaz: ¡Obe nuke orduko

 mutur zikiña garbitu,

 eta ostera nere lanian

 umillaturik segitu,

 pazi potuak konpondurikan

 parrokiya atenditu,

 eta neronen baliyo charra

 ez orrenbeste aunditu!

 ......................

 ......................

 Batek esaten ziran bezela.

 Tu en treato ya lucir

 porque has hecho á mucho jente

 con tus piguras erreir;

 Sordo, Josepe, Jira y buelta

 y Musikero, bien hacir,

 pero agora es garizuma

 mas le vale trabajar ir,

 porque allí con buena jornal

 todo el año bien bibir.

 


inprimatu