inprimatu
Zazpiak bat
Izenburua:
Zazpiak bat
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1903
Argitalpenaren urtea:
17
Alea:
852.zk.
Orrialdea:
3

Zazpiak bat

 

Artola eta Elizechea, José

 

 1

 

 Kabi polita leku onean

 Arkitutzen dan moduan,

 Ala berean azaldutzen da

 Euskal erria munduan;

 Zazpi umecho egatzen diran

 Bezela Kabi onduan,

 Pipirripiak eginaz pozez

 Beren izkera gozuan,

 Modu berean zazpi senide

 Gabiltz pozkida osuan.

 

 2

 

 Zazpi anayak biyotzetikan

 Maitatu bearrak gera.

 Azaldutzeko lege zar eta

 Oitura onak aurrera;

 ¡Gure izkuntzik ez da galduko

 Gu sayatutzen bagera!

 Baizik gero ta indar onean

 Argituko da euskera,

 Doatsunezko eta gozozko

 Pare gabeko izkera.

 

 3

 

 Gu lau senide Españatarrak

 Gera beti euskarekin.

 Frantziatarrak zubek irurak

 Beti zerate gurekin;

 Bide zuzen ta jatorrezkoai

 Bear diogu bai ekin,

 Kopet argia, musu alaya

 Degula beti gurekin,

 ¡Mundua mundu dan bitartean.

 Izan gaite elkarrekin!

 

 4

 

 Gure izkuntzak ez du mugarik

 Magal bat degu guziak.

 Lur ontakuak Denak bat gera

 Naiz Españi naiz Frantziak;

 Ama enskarak dianak gaitu

 Begi onez ikusiak,

 Bere bular ta zumo gozoak

 Beti dauzka irikiak,

 Ase ditsagun maitasunezko

 Gure biotz egarriak.

 

 5

 

 Euskal erriko kabi ontatik

 Irten dira Ama gana,

 Seme jakintsu oso pizkorrak

 Laguntzera beragana

 Beti argitan izango dira

 Oyek egindako lana;

 ¿Nork ez dakizki bere izenak

 Bilinch, Manterola jauna,

 Iparragirre, Betzunze, Abbadie,

 Ta Ducoisin kapitana?

 

 6

 

 Gu ere lengo zarrak bezela

 Gizonak izan gaitean,

 Zazpi probintzi euskaldun onak

 Elkarturikan batean

 Lege zar eta euskal izkera

 Degula borondatean,

 Geren biotzak Jaunaren gana

 Jarririk fedez betean,

 Itsaso, mendi, zelaita lurrak,

 Munduan diran artean.

 


inprimatu