inprimatu
Zakurra
Izenburua:
Zakurra
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1895
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
1346.zk.
Orrialdea:
2

Zacurra

 

Artola, Pepe

 

 Zakur gaizto bat beti

 intenziyo charrez,

 charkeriyak egiten

 ibiltzen zan errez,

 edozein paketsuri

 kosk egiten ziyon,

 gaiztakeriya beti

 guztatzen zitzayon

 asto edo saldirik

 bazuben arkitzen,

 kosk-ikan egin gabe

 etziyon lajatzen;

 beste askotan berriz

 birian bakarrik,

 billatutzen bazuben

 bei, edo zekorrik

 naiz ez koskikan egiñ

 zuben ikaratzen

 zaunkaka atzetikan

 ziyon easotzen.

 Ala egun batian

 asto bat etzanta

 ikusi zuben, eta

 joan zan au esan-ta;

 -Chuliatu bear det,

 asto lukainka ori,

 kosk baten ordez bizka

 orri egingo bi.

 Ala, ara zegiran

 egin ziyon chit zendo

 atzeko sankotik.

 Astoak igarririk

 eman ziyola miñ

 alcha zan beriala

 odol beruakiñ,

 eta ikusirikan

 zakur gaizto ura,

 au etorri zitzayoa

 berari burura;

 berriz etortzen bada

 egitera koska

 muñak kenduko dizkat

 askar ostikoka.

 Esan ta egiñ, berriz

 zakurrak eroso

 ziyonian berari

 zegiran eraso,

 onek ziyon kolpia

 muñetatik eman

 eta zakurrak zuben

 zekulako etzan.

 

 ...............

 

 Gaiztokeiriyik gabe

 izan bear degu

 mundu ontan luzaro

 bizi nai badegu;

 ¿Ondo ez dabillenak

 gauz onikan aldu?

 ¡Ez iñoiz ere, baizik

 gaizki banatzen du!

 


inprimatu