inprimatu
Zakurra eta erliak
Izenburua:
Zakurra eta erliak
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
Orrialdea:
315

Zakurra eta erliak

 

Artola, Jose

 

 Baserri-zakur bat beiñ

 mendiyan zeguan,

 eta esan zuben, gaur

 piskacho bat nuan;

 alde oyetatikan

 jira bat egiñaz,

 ea ezer billatzen

 ote detan ziñaz;

 gorputz aundiya daukat,

 gañera indartia,

 ez det inoñ beldurrik,

 naiz izugarria.

 Erle-toki bat zeguan

 andik ingurura,

 bertaraño joatia

 zitzayon burura.

 ¡Ai! au usai gozoa

 senti dana emen,

 pena det oneraño

 ez etorriya len;

 or, bizi diran denak

 ezer-ere ez dira,

 nere zaunka utsakin

 laister juango dira:

 ¡ai! zer ezti gozoa

 ¡an bear detana,

 ez det ezer utziko,

 jan bear det dana.

 Muturra zubenian

 bertara azaldu,

 erle denak berari

 prest ziyoten eldu:

 zakurra indarrian

 asi zan zaunkaka,

 eta sufri eziñik

 miña arrastaka,

 denen artian zuten

 oso elbarritu,

 puztuturik zagiyen

 gisan zan gelditu.

 ..................

 ..................

 Indar arrokeriyan

 askocho baitira,

 iñoren beldur gabe

 ustez ala dira;

 baña indargabeak,

 askotan chikiyak,

 menderatzen dizkate

 indartza guztiyak.

 


inprimatu