inprimatu
Usoak eta chanchangorriya
Izenburua:
Usoak eta chanchangorriya
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
276.zk.
Orrialdea:
2

Usoak eta chanchangorriya

 

Artola, Pepe

 

 Usoak bizi ziran

 ganbara batian

 oso urgullutsubak

 chit libertadian

 noiz nai ziran irtetzen

 nai zuten lekura

 nai bazuten kalera

 edo tellatura;

 berak esaten zuten,

 au da bizitzia

 eta beste choriyak

 enbiriyatzia;

 gu bezelakorikan

 ez dago munduban,

 ¿norbait bizi oteda

 gu geran moduban?

 Egun batian ziran

 joan zelai batera

 chanchangorri bat non zan

 azaldu bertara;

 esanaz zer da emen

 gaurkuan gertatzen

 ¿zubek ere onera

 zerate etortzen?

 Erantzun zuten "Gaur gu

 etorriyak gera

 emen egun oncho bat

 zelebratutzera;

 beti nai degun dena

 egitan baitegu

 ezeren konturikan

 beiñ ere ez degu;

 gu gera erregiak,

 gu, naidan guziya,

 ¿zerta itzegiten dek

 pizti itsusiya?

 jakin zak gure mende

 zeratela denak,

 eta gu geradela

 jaunik ederrenak."

 Eranzun zien askar,

 chanchangorri arrek;

 "ni bizi naiz ederki

 gustora, ez zubek;

 nik nai detan guztiya

 egitan det beti,

 zubek, kantatzen ere

 ez dezute ongi;

 nai detan lekuan lo,

 nora nai detan, joan

 nai detana kantatu,

 nai detan dena jan,

 zubek besteren mende

 zerate bai, bizi,

 gabero joan baarra

 lotara igasi;

 ¿eta nora lotara?

 ¡ganbara batera!

 


inprimatu