inprimatu
Usoak eta chanchangorriya
Izenburua:
Usoak eta chanchangorriya
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1890
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
Orrialdea:
368-369

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Usoak eta chanchangorriya

 

Artola, Jose

 

 Usoak bizi ziran

 ganbara batian,

 oso urgullutsuak

 chit libertadian;

 noiz nai ziran irtetzen

 nai zuten lekura,

 nai bazuten kalera

 edo tellatura;

 berak zuten esaten

 «au da bizitzia,

 eta beste choriyak

 inbiriyatzia;

 gu bezelakorikan

 ez dago munduban,

 ¿norbait bizi ote da

 gu geran moduban?»

 Egun batian ziran

 joan zelai batera;

 chanchangorri bat nonzan

 azaldu bertara;

 esanaz «zer da emen

 gaurkuan gertatzen?

 zubek ere onera

 zerate etortzen?»

 Eranzun zuten «gaurgu

 etorriyak gera,

 emen egun oncho bat

 zelebratutzera;

 beti nai degun dena

 egiten baitegu,

 ezeren konturikan

 beiñ ere ez degu;

 gu gera erregiak,

 gu, naidan guziya,

 ¿zertan itzegiten dek

 pizti itsusiya?

 jakintzak gure mende

 zeratela denak,

 eta gu geradela

 jaunik ederrenak.»

 Eranzun zien azkar

 chanchangorri arrek:

 «ni bizi naiz ederki,

 gustora, ez zubek;

 nik nai detan guztiya

 egiten det beti,

 zubek kantatzen ere

 ez dezute ongi;

 nai detan lekuan lo,

 nora nai detan, joan,

 nai dedana kantatu,

 nai detan dena jan;

 zubek besteren mende

 zerate bai, bizi,

 gabero joan bearra

 lotara igasi;

 ¿eta nora lotara?

 ¡ganbara batera!

 zuazte emendikan

 zuben parajera.»

 Au esanik, asi zan

 kantari gogotik,

 bestiak azkar jira

 ziran lotsaturik;

 orduban esan zioten

 usoak elkarri,

 «arrazoi egokiyak

 zizkiguk ekarri;

 eztiyagu baliyo

 ezertarako guk,

 gure aldian ayek

 libriago dituk;

 kantuan ere askoz

 dituk bai obiak,

 ayek dizkitek, ayek

 abillidadiak.»

 Au esan, ta guztiyak

 lotsaz beterikan,

 gordeta bizi izan

 ziran geroztikan.

 .................

 Iruritutzen zaigu

 guri ere askotan,

 onenak geradela

 gerok guztiyetan;

 bañan eskarmentua

 laister ikusten da,

 gu baño aundiagua

 non nai azaltzenda.

 


inprimatu