inprimatu
Usoa. (Ipuia)
Izenburua:
Usoa. (Ipuia)
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1891
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
Orrialdea:
58-59

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Usoa. (Ipuia)

 

Artola ta Elizechea

 

 Uso bat nai bezela

 bizitutzen zana,

 izanikan echian

 jankai naizan dana,

 aldendu zan kanpora

 goiz batez esanaz:

 «Aspertua nago ni

 emengo jan danaz,

 nayago det kanpuan

 gauz onak billatu,

 eta egun ederra

 bakarrik pasatu.

 Ala gustora egan

 zebillen aidian,

 bañan gero noiz-baitez

 gosetu zanian,

 asi zan zerbait gauza

 jateko billatzen,

 bañan gustokorikan

 topatzen etzuben,

 eta ez arkiturik

 gauz onik aukeran,

 zuben gauz charra janta

 ur zikiña eran.

 ...............

 Zenbat aldiz guk ere

 echeko janari,

 aitzakiya ematen

 diyogu ugari;

 ta kanpuan edozer

 gauza charra ere,

 jaten degu gustora

 aitzakirik gabe.

 


inprimatu