inprimatu
Urtearen lau erak
Izenburua:
Urtearen lau erak
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
21
Alea:
Orrialdea:
463

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Urtearen lau erak

 

Artola, Jose

 

 UDA BERRIYA.

 

 Kanpo alayak lorez jantziyak,

 zerua oso berdiņa;

 kabichoetan pill-pill choriyak,

 (au da pintura urdiņa).

 

 UDARA.

 

 Gora begira zabal loria,

 pruta aukera guziya;

 argi zeruba, egun luzia,

 (au da pintura churiya).

 

 UDA AZKENA.

 

 Pruta guztiyak jaso baitira,

 ezkutatzenda loria;

 egunak ere laburtzen dira,

 (au da pintura moria).

 

 NEGUBA.

 

 Zerua triste, kanpoa illa,

 aize miņa, egun motza;

 eudiya, kaskabarra, arriya,

 (au da pintura beltz beltza).

 


inprimatu