inprimatu
Subea eta beya
Izenburua:
Subea eta beya
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
La uniķn vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
447.zk.
Orrialdea:
3

Subea eta beya

 

Artola, Pepe

 

 Sube bat sartu zan beiņ

 ukullu batera,

 beya non zan jakiņik

 bularra eratera;

 ala kurpildurikan

 aizeko ankatik

 errapia zupatzen

 ari zan gogotik;

 beyak zuben ustia,

 umia zeukala

 ta esnia eraten

 uzten ziyon ala,

 baņan subeak naiko

 eran ziyonian,

 kozk egiņik igasi

 joan zan zuzenian;

 beyak oņaze gogor

 ura sentiturik

 asi zan ostikoka

 denak autzi nairik,

 eta kulpa gabeko

 chekor bat jorikan

 lurrera bota zuben

 korde gaberikan.

 ................

 Askok egiten dute

 zube ark bezela

 gauza char bat egiņik

 igas beriala;

 eta gero ondoren

 au oida gertatzen,

 kulparikan gabiak

 dubela pagatzen.

 


inprimatu