Segaria
Artola, Jose
Sega ondocho pikaturikan sega-malluaz,
gerritikan du zintzilik artzen sega-potua;
eta bidean euskaraz zerbait gauz kantatuaz,
sasoi onean zelai aldera ala dijua;
gero arraitza sega-pototik ateratuaz,
maniatzendu urez bustiyaz chit zorroztua;
modu ontara jardunik bertan izerdituaz,
ebakirikan salla, uztendu lurreratua.
Noizik beiņ oidu charro batetik pitarra eraten,
tristura neke guztiyak dizka ark eramaten,
eguna orla lanean ari baizayo joaten.
Orduan trezna guztiyak ditu chukunki jartzen,
eta bidean pauso lasaya ark baitu artzen,
zeņa dan bere echera pozez kantari sartzen.