inprimatu
Satitsua eta satorra
Izenburua:
Satitsua eta satorra
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
317.zk.
Orrialdea:
2-3

Satitsua eta satorra

 

Artola, Jose

 

 Satitsua ari zan

 soro on batian

 arto landare jaten

 sarturik lur-pian;

 kaltia egiñ arren

 nekazariyari,

 esaten zuben: -Ez dit

 ajolikan neri

 bildur geigo ematan

 dit niri lurpian

 ibildutzen diranak

 ni beziñ gordian;

 bildurrez nahi beti

 noiz baño noiz eman,

 nauten arrapatuko

 arto zañak jaten;-

 satorra ere onen

 gisan zan arkitzen,

 ark ere landariak

 zituben zupatzen;

 bañan au ere oso

 beldurti izanik,

 ibiltzen zan ikaraz

 itz abek esanik:

 -Lapurretan nabill ni

 bañan naiz izutzen,

 nola bakarrik ik beti

 ibildutzen naizen:-

 ontan topo egiñik

 biyak an batetan,

 oso ikaraturik

 geldi ziran bertan;

 batek bere artian

 esaten zuben au:

 -¡Ai! neriak egiñdu

 onechek ilko nau-

 Bestiak ere onen

 gisa ziyon:-¡Ene!

 onek ez dit utziko

 ezer egin gabe...-

 Ala bata bestien

 beldurrez zeudela,

 diyo au satitsuak

 bestiari onla:

 -Badakit nere gisa

 beldurraz zaudela,

 bañan lapurretan ni

 bezin prest zera a;

 eta ni ere nola

 nabillen igualtsu

 zer egiñ bear degun

 arren adi zazu;

 nola biyak asmo bat

 daukagun artua,

 artzagun ondo biyak

 geren pekatua;

 obe degu elkarren

 laguntzan ibilli,

 beldur guchigo degu

 erukiko noski;

 eta izanik emen

 jankaya aukeran,

 ¡a zer ederki biyak

 bizituko geran!...-

 Bañan biyak batian

 zeude a lurpian,

 achur bat sartu zuten

 bertara kolpian;

 eta bizkarren erdi

 erditik sarturik,

 gelditu ziran biyak

 an chirchillaturik

 ..................

 Bazter galtza lo asko

 izanik munduan

 konpondutzen dirade

 bi-aben moduan;

 elkarren lagunkidan

 ibiltzen baitira,

 bañan azken erako

 eroritzen dira.

 


inprimatu