inprimatu
Satitsua eta satorra
Izenburua:
Satitsua eta satorra
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
144.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Satitsua eta satorra

 

Artola, Jose

 

 Satitsua ari zan

 soro on batian,

 arto landare jaten 

 sarturik lur-pian;

 kaltia egiñ arren

 nekazariyari,

 esaten zuben: -Ez dit

 ajolikan neri

 bildur geigo ematen

 dit neri lurpian

 ibildutzen diranak

 ni beziñ gordian;

 bildurrez nabil beti

 noiz baño noiz emen,

 nauten arrapatuko

 arto zañak jaten,

 satorra ere onen

 gisan zan arkitzen,

 ark ere landariak

 zituben zupatzen;

 bañan au ere oso

 beldurti izanik,

 ibiltzen zan ikaraz

 itz abek esanik

 -Lapurretan nabill ni

 bañan naiz izutzen;

 nola bakarrik beti

 ibildutzen naizen;-

 ontan topo egiñik

 biyak an batetan,

 oso ikaraturik

 geldi ziran bertan;

 batek bere artian

 esaten zuben au

 -¡Ai! neriak egiñdu

 onechek ilko nau.-

 Bestiak ere onen

 gisa ziyon: -¡Ene!

 onek ez dit utziko

 ezer egin gabe...-

 Ala bata bestien

 beldurrez zeudela,

 diyo an satitsuak

 bestiari onla:

 -Badakit nere gisa

 bildurraz zaudela,

 baña lapurretan ni

 bezin prest zerala;

 eta ni ere nola

 nabiillen igualtsu

 zer egin bear degun

 arren adi zazu ;

 nola biyak asmo bat

 daukagun artua,

 artzagun ondo biyak

 geren pekatua;

 obe degu elkarren

 laguntzan ibilli,

 beldur guchigo degu

 erukiko noski;

 eta izanik emen

 jankaya aukeran,

 ¡a zer ederki biyak

 bizituko geran!

 Bañan biyak batian

 zeudela lurpian,

 achur bat sartu zuten

 bertara kolpian;

 eta bizkarren erdi

 erditik sarturik,

 gelditu ziran biyak

 an chirchillaturik.

 

 ...................

 

 Bazter galtzalle asko

 izanik munduan

 konpondutzen dirade

 bi-aben moduan;

 elkarren lagunkidan

 ibiltzen, baitira,

 bañan azkenerako

 eroritzen dira.

 


inprimatu