Satitsua eta satorra
Artola, Jose
Satitsua ari zan
soro on batian,
arto landare jaten
sarturik lurpian;
kaltia egin arren
nekazariyari
esaten zuben:-Ez dit
ajolikan neri,
bildur geigo ematen
dit neri, lurpian,
ibildutzen diranak
ni beziñ gordian;
bildurrez nabill beti
noiz bañon noiz emen
nauten arrapatuko
arto zañak jaten;
satorra ere onen
gisan zan ibiltzen,
ark ere landariak
zituben zupatzen,
bañan au ere oso
beldurti izanik,
ibiltzen zan ikaraz
itz abek esanik:
-Lapurretan nabil ni,
baña naiz izutzen,
nola bakarrik beti
ibildutzen naizen...-
Ontan topo egiñik
biyak an batetan,
oso ikaraturik
geldi ziran bertan;
batek bere artian
esaten zuben au:
-¡Ai! neriak egindu
onechek ilko nau...
Bestiak ere onen
gisa ziyon:-¡Ene!
onek ez dit utziko
ezer egin gabe.-
Ala bata bestien
beldurrez zeudela,
diyo au satitsuak
bestiari onla:
-Badakit nere gisa
beldurrez zaudela,
bañan lapurretan, ni
bezin prest zerala,
eta ni ere nola
nabillen igualtsu,
zer egin bear degun
arren, adi-zazu:
Nola biyak asmo bat
daukagun artua,
artzagun ondo biyak
geren pekatua;
obe degu elkarren
laguntzan ibilli,
beldur guchigo degu
erukiko noski;
eta izanik emen
iateko-aukeran,
ai zer ederki biyak
bizituko geran.-
Bañan biyak batian
zeudela lurpian,
achur bat sartu-zuten
bertara-kolpian,
eta bizkarren erdi
erditik sarturik
gelditu ziran biyak
an, chirchillaturik.
....................
Bazter galtzalle asko
izanik munduban,
konpondutzen dirade
abenchen moduban;
elkarren lagunkidan
ibiltzen baitira,
bañan azkenerako
eroritzen dira.
|