inprimatu
Saguba
Izenburua:
Saguba
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
140.zk.
Orrialdea:
3

Saguba

 

Artola, Pepe

 

 Sagu bat zulotikan

 goiz batez atera,

 eta joan zan zegiran

 beren zukaldera;

 zupatzen asi ere

 joanikan aldera

 billatzen zuben plater

 pazi ta kaldera.

 

 Ontan ikusirikan

 eltze bat betia,

 gañian guri guri

 zeukala koipia;

 begira gabetanik

 zendo zeukan bia,

 salta zuben bertara

 ¡bañan zer kolpia!

 

 Bi erdi egiñikan

 koipia batetan,

 arkitu zuben bere

 burua saldetan;

 eta ezin irtenik

 zerabillela an,

 azkenian ito-ta

 geldituzan bertan

 .................

 .................

 Arrantzako azmoan

 zabait nairik era,

 asko joaten dirade

 itzaso aldera;

 Bañan ¿zer da gertatzen?

 Askotan au bera,

 Leku charra izanik

 Erortzia beera.

 


inprimatu