inprimatu
Pello Mari Otaño-ri
Izenburua:
Pello Mari Otaño-ri
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
70.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pello Mari otaño-ri

 

Artola, Pepe

 

 Biyotz oneko lagun maitia

 ez naiz ni zutzaz astutzen,

 ¡Donostiyako erri zarrean

 zugan maiz gera oroitzen!

 zuk esantako egi jatorrak

 burura zaizkit etortzen.

 ¿Nola eguzki dizdizariya

 printzaz goizero da azaltzen,

 zeñak dituben bere graziyak

 alde denera zabaltzen?

 ala berian zure izena

 goizero zait bururatzen,

 eta sentzuak gozotasunez

 chit betiak zaizkit jartzen,

 atzegin eta poza du berriz

 neronen biyotzak artzen.

 

 ........................

 

 Euskal erritik Oso urruti

 zeralarikan arkitzen

 zure erriyako maitasun onak

 dizu burua argitzen;

 ikusten zaitut beti bezela

 ama euskara aitatzen,

 seme on batek bezelaa oso

 biyotzetikan maitatzen;

 La Basconia-ren orri tartian .

 segi zazu iskribatzen,

 ez utzi iñoiz lengo oitura

 eta izkera ona galtzen,

 baizik sayatu indar osuan

 alden geyena zabaltzen.

 

 .......................

 

 Agur Otaño besarkada bat

 emendik dizut bigaltzen.

 


inprimatu