inprimatu
On Ramon Mugica ¡Ill da!
Izenburua:
On Ramon Mugica ¡Ill da!
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
81.zk.
Orrialdea:
1

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


On Ramon Mugica ¡ill da!

 

Artola, Pepe

 

 Gaur jakin det jaun prestu

 on eta leyala,

 gaitz zital minkor baten

 ondoren ill dala;

 ¡eskutatu da  bere

 echetar itzala!

 ¡¡Jaunak bere alboan

 iruki dezala!!

 

 Donostiya edertzen

 borondatiakiñ,

 beti ziyon gozoro

 lanketari ekiñ;

 bere sentzua eta

 jakinduriyakiñ,

 echerik ederrenak

 emen ziran egiñ,

 

 Arrek emen egiñak

 dira lan aundiyak,

 arren bidez edertu 

 dira alderdiyak

 pozkirotutzen dizka

 gaur bai Donostiyak,

 eta ala berian

 erritar guztiyak.

 

 Aita pare gabia

 izanik munduan,

 ¡ill zera, benetako

 Kristaben moduan!

 Fedea zeneukala

 atzeneko orduan;

 ¡jaunak jasoko zaitu

 beraren onduan!

 


inprimatu