inprimatu
On Antonio Arzak jaunari. Euskaldun bat bere erriyan
Izenburua:
On Antonio Arzak jaunari. Euskaldun bat bere erriyan
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
303.zk.
Orrialdea:
2

On Antonio Arzak jaunari. Euskaldun bat bere erriyan

 

Artola, Pepe

 

 Joanik Euskal erritikan,

 sartu nitzan Amerikan;

 igaro ditut urte batzubek

 biyotza penaturikan,

 iya miñez jarririkan,

 diruz jabetu nairikan.

 

 An izan detan sariya,

 zan biyotzeko zauriya;

 pentsamentura beti etortzen

 zitzaidan Euskal-erriya,

 leku estimagarriya,

 ni sortu nitzan kabiya.

 

 Nere mendi ta ingurua,

 zitzaizkitan maiz burura;

 ara joateko griña char batek

 jarri ninduben erua.,

 naigo det nere chulua

 eta ez ango dirua.

 

 Modu berian pentsatzen,

 nituben gabak pasatzen;

 nere sorterri maitagarriya

 zitzaidan beti oroitzen,

 zeiñ ongi nitzan bizitzen

 gurasoakin ni emon.

 

 Zori onian naiz sartu

 biyotza zait chit lasaitu;

 berriz ez det nai iñora ere

 zuregandikan aldendu

 baizikan nai det geratu,

 nediyen oso sendatu.

 

 Kanpo guziyen igasi,

 buelta naiz eziñik etzi;

 nere guraso aldamenian

 lasaitasuna zait asi,

 emen naidet beti bizi,

 ta nere ezurrak utsi.

 

 ¡O! Ama maite euskera

 bedeinkatutako izkera;

 zure mantupe paketsutikan

 izten ta izandu gera;

 bañan gaur degu esagüera

 ta zugan nator ostera.

 

 Ez naiz, ez, zu gandikanen,

 asiko berriz aldentzen;

 Euskal-erriko lur gozotikan

 kampoetara aldatzen,

 an ez nitzan ni arkitzen,

 emen naidet, izan, emen.

 


inprimatu