inprimatu
Nexka baten negarra
Izenburua:
Nexka baten negarra
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
81.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Neshka baten negarra

 

Artola, Pepe

 

 ¡Asuen da nai gabea,

 ausen da antziya,

 oyean miñez dago

 ama maitatiya,

 asnaserikan artu

 eziñikan iya,

 kopet ertzian dis-dis

 dauka izerdiya!

 

 Zenbat bidertan diyot

 gauza bat galdetzen,

 dit neri

 ezer erantzuten;

 zerbait esan nayean

 bezela da jartzen,

 bañan bere mingañak

 ez diyo laguntzen.

 

 ¡Ama... emen naukazu

 ni zare onduan,

 aingerucho bat egon

 liteken moduan;

 zu bakarrikan maite

 zaitut nik munduan,

 zaidazu beinguan!

 

 Zerura begiratzen

 det fedez betia,

 ezkeñiyaz biyotza

 ta borondatia;

 ¡Jauna goitikan nitzaz

 erruki zaitia!

 ¡¡Sendatu zazu nere

 amacho maitia!!

 


inprimatu