inprimatu
Menditarra
Izenburua:
Menditarra
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
75.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Menditarra

 

Artola, Jose

 

 I

 

 ¿Mendi-tontorrak dira neretzat

 lekurikan ederrenak,

 mendi punta ta arkaitz zorrotzak

 ditut lagunik onenak;

 mendiak dizkit neri aztutzen

 izaten ditutan penak,

 pensamentu char, errugorriak,

 naigabe, tristura lenak,

 barrengo pozoi, aje, izuak,

 eta atzekabe denak.

 

 II

 

 Auntzak mendia nai duben gisa

 bere gozotazunean,

 zeña zintzillik ibildutzen dan

 arkaitz mutur muturrean:

 ala berian sentitutzen det

 poza nere barrenean

 mendi altzuan zabal zabalik

 izaera ederrean

 zeru aldera begira pozez

 bakarrikl nabillenean.

 

 III

 

 Ez det  menditik etzuten ezer

 erriko durrunbadarik,

 karrasi otza, marrua, bulla,

 soñu ta zalapartarik;

 deadar, eta oiurik;

 birtute onen galgarrirako

 sortzen dituzten gauzarik,

 emen biotza lasaia daukat,

 ez det barrengo koskorrik.

 

 IV

 

 Emen bakarrik, ¡zer sosegua,

 zenbat eta altuago!

 ¿ontako poz ta alaitasunik

 be-aldian bai aldago?

 iruditzen zait zoru urdiña

 askoz dagola bertago,

 chori chikiak ere kantari

 esnatzen dute goizago

 zorion, pake, gloria, dena,

 neretzat emenchen dago

 

 V

 

 Eguzkiaren printzak lenago

 alaitzen dute mendia,

 musu zabalik jartzen danian

 apaindtzen du guztia;

 begiragarri semeak ikusten

 ezta aspertzen degula,

 nabaitzenen da aize gozoa

 guztiz osasungarria

 ipar ldetik egan jostatzen

 sapiastaran etorria.

 

 VI

 

 Sasi tartean lore ederra

 sortu izan dan modura,

 ala berian sortua naiz ni

 euskal mendian mundura;

 ez du desio nere barrenak

 erriko otz aundi ura,

 uskeri eta aiziak sartzen

 dituztenak maiz burura,

 ¡emen bakarrik nai det nik bizi

 begiratuaz zerura!

 


inprimatu