inprimatu
Leoia eta zakurrak
Izenburua:
Leoia eta zakurrak
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
20
Alea:
Orrialdea:
147

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Leoia eta zakurrak

 

Artola, Jose

 

 Leoi zar samar batek

 zituben zakur bi,

 morroitzako artubak

 bizi nairik ongi;

 abek ziran serbitzai

 ta mandatariyak,

 berari ipintzeko

 otordu guziyak;

 baņan leoia ain zan

 jeniyoz zakarra,

 zeņak dantzatzen zuben

 noiz nai atzaparra;

 egun batian berak

 zituben otso bi,

 berarekin batian

 jatera ekarri;

 eta deiturik bere

 serbitzai biyai,

 esan zuben:-Gaur emen

 gauza ona jarri,

 ea gusto ematen

 diyegun oyei.-

 Eranzun zuben:-Ondo

 da, bai, nagusiya,

 egingo da bedorren

 agindu guztiya...-

 Baņan biyak elkarri

 au esan zioten:

 "Atzamarrak ugari

 zizkiguk egiten,

 ez dek portatzen bera

 gurekin aiņ ondo,

 ta kanpotarrak nola

 diraden izango,

 beren aurrian oso

 lotsaz beterikan,

 alde egin dezagun

 biyak emendikan...

 Esan ta egiņ, biyak

 joan ziran igesi,

 etzan geyago ayen

 illerik ikusi."

 ...............

 Serbitzari leyala

 izan nai dutenak,

 berak lenbizi bear

 dute izan onak;

 bestela gertatzenda

 uste eztanian

 alde egin ta geldi

 estuasunian.

 


inprimatu