inprimatu
Leioa eta zakurrak
Izenburua:
Leioa eta zakurrak
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
169.zk.
Orrialdea:
3

Leoia eta zakurrak

 

Artola, Pepe

 

 Leoi zar samar batek

 zituben zakur bi;

 morroitzako artuak

 izan nairik ongi;

 abek ziran servitzai

 ta mandatariyak,

 berari ipintzeko

 otordu guziyak;

 bañan leoia ain zan

 jeniyoz zakarra

 zeñak noiz nai dantzatzen

 zuben atzaparra.

 Egun batez leoiak

 zituben otzo bi,

 berarekin batean

 jatera ekarri

 eta deiturik beren

 aurrera biyari,

 esan zuben-gaur gauzik

 ederrenak jarri,

 gusto eman zayogun

 kampotar oyei;

 presta zazute askar

 jan dezagun sarri.

 Erantzun zuten, ondo

 da chit, naguziya,

 egingo da bedorren

 aginte guziya;

 bañan biyak elkarri

 au esan zioten,

 atzamarrak ugari

 zizkiguk egiten:

 ezdek portatzen ori

 gurekiñ aiñ ondo,

 ola gaur kampokuak

 dirala egongo,

 beren aurrean oso

 lotzaz beterikan,

 alde egin dezagun

 biyak emendikan;

 esan bezela biyak

 joan ziran igazi

 etzan geyago ayen

 illerik ikusi.

 ..............

 ..............

 Serbitzai leyalak

 izan nai dutenak,

 berak lenbizi bear

 dute izan onak;

 bestela gertatzenda

 uste eztanian,

 alde egin ta geldi

 estuazunian.

 


inprimatu