inprimatu
Krabeliña eta osiña (Nere adiskide Ignacio Uranga-ri)
Izenburua:
Krabeliña eta osiña (Nere adiskide Ignacio Uranga-ri)
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
310.zk.
Orrialdea:
2

Krabeliña eta osiña. (Nere adiskide Ignacio Uranga-ri)

 

Artola, Pepe

 

 Krabelin churi gorri

 biziro polita,

 neguan osto ederrez

 ederki jantzita;

 esaten zuben.-¡Ai! zer

 ederra naizen ni,

 nere parekorikan

 ez dira baste bi;

 pena det belar chatar

 oyen inguruan

 bizi bear detala

 luzaro munduban...

 Osiñak esan ziyon;

 -"Adi beza, jauna.

 ¿bakarrik nai al-luke

 jaso emen fama?

 bada guk ere zerbait

 nai genuke izan

 beok dezio eder

 dutenaren gisan...-

 ¡Ozer belar char zera

 ikutu eziña!

 Esan zazu,-¿zer zera?

 -¡zer naizen?... Osiña...

 Ez pentsatu baliyo

 dubela ichurak,

 askotan nik sendatzen

 baititut tristurak;

 gizon asko dirade

 gaur nerekin fiyo,

 nere urak zenbaiti

 on egiten diyo:

 baña beok ¿ichura

 besterik aldute?

 ¡ezer gauzetarako

 baliyo ezdute!

 beon politasunak

 ere, du baliyo,

 gu, itsuziyak emen

 gerala meriyo,

 zergatikan ez balitz

 iñon itsuzirik

 politak ez luteke

 estimaziyorik...

 egiya da orain naiz

 kontura orori,

 zerbait graci zigu'a

 jaunak jarri guri.

 ..................

 Naiz dala jayo pplit 

 edo ta itsusi,

 mundu ontan guztiyak

 dute zerbait grazi;

 zergatik gertatzenda

 askotan gizona,

 gauz baterako charra

 besterako ona.

 


inprimatu