Konzeziyoko Amari
Artola, Pepe
Argiyen printzak diran bezela
kristaletikan pasatzen,
zeņetan ez dan arrastorikan
ezerenikan geratzen,
ala berean zera Birjiņa
mancharik gabe azaltzen,
zeņetan zeran argi guztiyen
gaņian beti alchatzen.
Suba zatarra ibildu zana
ingurutikan zulatzen,
jakin zenuben beti betiko
zure oņ azpiratutzen,
bere pozoyak zu ikutzeko
milla sayo egin zuben
baņa alare aren indarrak
ezer baliyo atzuben.
Zure argiyak Luzifer bera
zuben ezkutaratutzen
asten zanian gaitz egin nayan
zu-gana alderatuzen.
Zeruko Ama, printzaz betea
zeradena gaur agertzen,
Zure ganuntza gera guztiyak
pozez betiak gaur biltzen;
pekatariyak gera, baņa, Zu,
gutzaz zerade kupitzen;
ala gaur egin genezaguken
onak, ditugu eskeiņtzen,
gure otoitzak Zureganuntza
ditugu pozez bigaltzen,
ala berian ĄAma maitia!
dizugu orain eskatzen,
ez gaitzazula zekulan utzi
Zuregandikan alderatzen,
bildoch mantsuak uste gabian
diran bezela galdutzen,
modu ontara Fedian beti
ea ote-geran bizitzen,
gero Zeruan toki on baten
jabiak izan gaitezen,
Amen.