inprimatu
Konzeziyoko Amari
Izenburua:
Konzeziyoko Amari
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1894
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
1176.zk.
Orrialdea:
2

Konzeziyoko Amari

 

Artola, Pepe

 

 Ama Koncepcioko

 Birjiña Mariya,

 zeruetan tronuan

 zaudena jarriya,

 dontsu eder gozoa

 guztiz miruriya,

 ain geruen erregiñ

 eta gidariya,

 eguzki eta izar

 guztiyen argiya,

 mancha kutsu gabeko

 ispillu garbiya

 fede santu biziyen

 lenengo arriya,

 zu zerade bai mundu

 ontakuen giya,

 zuk kendutzen diguzu

 barrengo larriya,

 ala berian senda

 dagona eriya,

 zeralako aiñ ona

 eta aiñ aundiya,

 sendotutzen diguzu

 aultasun guziya,

 zure esperantzetan

 da pekatariya,

 ¡izan zaru guretzat

 miserikordiya!

 Zure mantupe ortan

 egizu tokiya,

 guk ere goza zagun

 Zeruko Gloriya.

 


inprimatu