Kirkirra eta itzaya
Artola, Jose
Kirkir bit irten zan beiñ
bere zulotikan,
kantari abiyatu
zan, chit gogotikan;
ez-zitzayon batere
janik gogoratzen,
baizik bere lanian
zuben easotzen...
Itzai bat gertatu zan
ontan gurdiyakiñ,
errira zijoana
ontzi gauzarekiñ;
eta aditurikan
kirkirraren kanta,
makurturik billatzen
asi zan etzan-ta,
esanaz "laister det nik
izango eskuan,
badakit guchi gora
bera non daguan."
Ala utzirikan an
era bat gurdiya,
asi zan arrapatu
nayian pistiya,
bañan bestiak nola
sentitu bai zuben,
bere kantuak laister
isildu zituben;
ontan arkitzen zala
gurdiya aurrera
joan zan, eta sarturik
bide okerrera,
aldapara zuben ta
jorik bazter bat an,
gurdi eta ontziyak
bertan autsi ziran.
Onek erakusten du
askoren moduban,
ez sartzeko beiñ-ere
besteren tratuan;
bere lanak utzirik
oi dana bestian,
geyenian arkitzen
da bere kaltian.
|