inprimatu
Jostaketa charrak
Izenburua:
Jostaketa charrak
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
289.zk.
Orrialdea:
2

Jostaketa charrak

 

Artola, Pepe

 

 XI

 

 Brechan mutil koskorrak

 zerbitzan chapetan

 (naiz ez diru askorik

 eruki chaquetan;)

 Cara y Cruz esanaz

 botiaz dirua,

 jendes betia zegoen

 beren ingurua;

 batek ojuka egiñaz

 korro, ¡alde, alde!

 egin zuben trabez

 lagunaren, alde

 bistiak berriz Kara

 zuben otz egiten

 ta kontrariyuari

 chit gogor ekiten.

 Ontan beste tranposo

 bat an arkiturik

 eta lurrian diru

 pilla ikusirik

 marra bat egiten du

 ¡he zeladoria...!

 ta igasi dijua,

 bertako jendia

 diru denak utzirik

 al-zuten moduan,

 onek arturik diru

 zeudenak orduan

 an dijua murallan

 korrika igasi

 urretik jasotako

 chanpona ta guzi

 bañan bestiek nola

 zuten au ikusi

 ebañ ebañ eginta

 zuten bertan utzi.

 

 XII

 

 Eskolara mutill bik

 piperra egiñ zuten,

 eta kirkirretura

 biyak joan ziraden;

 asi ziran belartzan

 zokuak miratzen,

 ea zulorik iñon

 ote zan bi latzen,

 batek diyo:-Or noa-bait

 ari dek kantatzen,

 guazen ea kirkirik

 ote dan agertzen;

 Joan eta dute zulo

 aundi bat topatzen,

 non diran aurrez aurre

 etzanta gelditzen;

 asi zan bat iyakin

 kontuz chirikatzen,

 bañan denbora joan ta

 etzan deus azaltzen;

 bestiek diyo: Alperrik

 ari aiz nekatzen,

 chiriya ez dek biar

 bezela or sartzen;

 entzuaz ikusiko

 dek beralashen

 nik tentatu ta nola

 irtengo dan zuzen;

 Ontan zulotik sube

 bat oida irtetzen

 eta zankotik diyo

 mistua sartutzen

 asi zitzayon zanko

 guztiya aunditzen;

 pausorikan iñola

 eman eziñ zuben

 eta nola arratza

 zan chit alderatzen

 bizkarrian ekarri

 bear izan zuten.

 


inprimatu