inprimatu
Jostaketa charrak
Izenburua:
Jostaketa charrak
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
266.zk.
Orrialdea:
2

Jostaketa charrak

 

Artola, Pepe

 

 IX

 

 Arrandei-ko ishkikiñan

 zigarro erratzen,

 bi mutill koskor ziran

 batian arkitzen,

 bidez pasadizuak

 elkarri kontatzen,

 batak bestiari au

 baiziyon esaten.-

 Nik bazekiat kia

 ederki tragatzen

 -Nik berriz zudurretik

 lasai ateratzen;

 len erdiya bakarrik

 nikan nik fumatzen

 bañan oraiñ osua

 chit aisa supatzen.

 Len poshporo eskatzen.

 ginducan ibiltzen,

 bañan neronek orain

 dizkiat erosten.

 Ontan biyetan baten

 aita da azaltzen,

 eta ikusirikan

 au kia botatzen,

 lepo zamarretik ¡ran!

 diyo kolpez eltzen

 eta zertan ari dan

 berari galdetzen.

 Mutilla trantze artan

 nola zan arkitzen

 patrikan zigarrua

 presas gorde zuben,

 bañana patrikarako

 poshporuak zuzen,

 berotasunarekin

 zart su artu zuten

 eta asirik bere

 chamarra erretzen

 lana franco izan zan

 gorputzetik kentzen.

 

 X

 

 Mutill koskor bik zuten

 asto bat ikusi

 librian zebillala

 soka zur ta guzi;

 pentsatu zuten biyak

 bizkarrera iyo,

 eta asto gañian

 ibiltzia yayo;

 joanik, berarengana

 igo zan bat azkar,

 bañan au mugi nai ez

 zegoen oso zakar;

 goikuak diyo -Ar-zak

 ango arbast ura

 ta ik juaz artuko

 dik abiyadura

 esan bezela jotzen

 asi zan anketan

 bañan anpullasoka

 asirik batetan

 atzekua jo-zuben

 abuan ostikoa

 zeñari autzi zizkan

 iru edo lau ortz,

 ala berian goyan

 zegoana botarik

 eta arri tartera

 auzpez eroririk

 zugurra urraturik

 zitzayon odoldu,

 eta begi onduan

 chunbua azaldu.

 


inprimatu