inprimatu
Jostaketa charrak
Izenburua:
Jostaketa charrak
Sinadura:
Artola, Jose (Pepe, J.A:)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Artola, Pepe

Argitalpena:
La unión vascongada.
Urtea:
1892
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
248.zk.
Orrialdea:
1

Jostaketa charrak

 

Artola, Pepe

 

 VIII

 

 Arranplan zebiltzan beiñ

 igari mutill bi,

 lajarikan erropak

 kosketan ederki;

 kanpotarrak botatzen

 zuten pozez goitik,

 paperian bilduta

 dirua gogotik;

 ayek zanbullatuaz

 zuten arrapatzen,

 ta ortzetan arturik

 urpetik azaltzen;

 ontan zelatari  bat

 ara azaldurik,

 eta bi mutill ayek

 bertan ikusirik;

 pentsa zuben joatia

 erropak artzera,

 ala tralla egiñ ta

 bazijoan beera.

 Mutillak ikusirik

 ura aideratzen,

 abiya ziran beren

 erropak jasotzen;

 onek egiñik ara

 presaka segira,

 uste gabe irichi

 zan ango chirrira;

 ta nola zan botakiñ

 alako tokiyan,

 zintzilik gelditu zan

 iya eroriyan;

 joan zizaizkan urera

 makill, sombrerua,

 gañera patrikaran

 zeraman dirua;

 ordurako mutillak

 kosketan iyorik,

 algaraz lertzen zeuden

 ura ikusirik.

 


inprimatu